XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

c) Produkzio-kostuak txikitzea ekarriko duten eukari finkoak erosteko erabiltzen direnak.

2. Merkataritza-enpresa jareitasun-sistema batean sartzeak sortutako diru-ezarketa egitasmoetan ezarketa lagungarritzat hartuko dira Dekretu honen 5. atalean hartakotzat jotzen direnak, merkataritza-enpresak izan ezik.

2.- Enpresa-arteko egiturak.

Enpresa-arteko egiturak sortzea edo garatzea dakarten diruezarketa egitasmoek (Dekretu honen 4. atalaren 2. idazatian hartakotzat jotzen direnek) Dekretu honen 5. atalean aipatutako eukari finkoetako diru-ezarketa egitasmoentzat Sail honetan ohartematen diren laguntzak jaso ahal izango dituzte.

Edozein modutan ere, beren iharduera berekin elkartutako eta ondorengoak osatutako enpresekiko eragiketetara zuzenduko da nagusiki: - Ekoizleek eta beren erakundeek, beren ekoizkinen banaketa hobeto banatzeko.

- Banaketa arloko enpresek, beren ekoizkinak baldintza hobeagotan erosi eta merkaturatzeko eta guztien arteko zerbitzu-emanketak hobetzeko.

3.- Laguntzaren zenbatekoa.

Atal honen lehen idazatian agertutako kasuetan laguntza onartutako diru-ezarketaren kostuaren %20rainokoa izan ahalko da, gehieneko kopurua egitasmoko 20 miliotakoa dela. Atal honetako 2. idazatian esandakoetan, onartutako diru-ezarketaren %20koraino jo ahal izango du laguntzak, egitasmo bakoitzari dagokiona ez dela 25 milioitik gorakoa izango.

III. SAILA Berarizko eukarietan egindako diru-ezarketentzako diru-laguntza itzuli beharrik gabekoak.

14. Atala 1. Sail honetan agertzen diren laguntzak, enpresa txiki eta ertainek zein haundiek jaso ahal izango dituzte.

2. Atal honetako lehen idazatian aipatzen diren enpresek zein Sail honetan jasotako eukarietan egin ditzaten diru-ezarketek ez dute Dekretu honen 12. atalaren 1. idazatian aipatutako mugarik izango, aipatu 1. idazti horren A)-4 puntua salbu.

15. atala.- Berariazko eukari finkoak.

1.- Sail honetan ohartemandako laguntza-mota iritsi ahal izango dute ondoren aipatzen diren helburuei dagozkien ondasunezko eukari finkoetan egindako diru-ezarketek ezartzen zaizkien ezaugarri eta baldintzak beterik.

A) Honako hauetarako: - Energia-Eraginkortasuna hobetzeko ezarpenetarakoak.

- Energia-Kontsumoa gutxitzeko tresneria, tegi eta prozesuen erabilpen egokienerakoak.

- Energia-Kontsumoa gutxitzeko tresneria, tegi eta prozesuetan ezar daitezen teknologia berrietarakoak.